XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zapataritxikiri tokatu zitzaion.

Sartu zen bada leizean.

Herensugeak, ikusi zueneko, heldu hortzez gerri-gerritik eta kanpora zeraman.

Erraldoiak, bere laguna herensugearen hortzetan hala ikusi zuenean, mailu batez jo buruan eta bertan akabatu zuen herensugea.

Zapataritxiki ez zen haserre, bere burua libre aurkitu zuenean.

Baina hala ere erraldoiari, bekokia zimurtuta, zorrotz egiten zion: Ea zertarako akabatu zuen herensugea, berak mingainetik itsatsi eta, bizi-bizirik zekarrela, behar zen lekura eramateko asmoz eta.

- Ba, herensugeak galtzeko zorian hentorrela uste nian nik - erantzun zion erraldoiak.

- Ez duk hori hala. Bizi-bizirik nenkarrean nik, gero berarekin nahi genuena egiteko.

Inguru hartako errege batek egundainoko aberastasunak aginduta zeuzkan herensugearen burua eramaten zionarentzat.